2021(e)ko azaroaren 4(a), osteguna

MUSIKOEN EGUNA

Kaixo denoi! Azaroak 22an musikoen eguna ospatuko dugu. Horretarako LH2.mailan gela bakoitzak musika tresna bat sortuko du. Hona hemen gela bakoitzeko ikasleek ikastolara ekarri beharreko materiala (zerrendan agertzen ez den materiala ikastolan daukagu): 

 LH2A TRONPETA: 
- Komuneko bi tutu.
LH2B MARAKA:
 -Gaztatxo kaxa bat. -Txitxirio (garbantzo) eskukada bat.
LH2C TXINDATAK: 
-"Cola cao" antzeko bi tapa.

2021(e)ko apirilaren 15(a), osteguna

Lanbideen photocall-a

Kaixo!

Asmatzaile eta lanbideen gaiarekin aurrera goaz. Datorren astean labideen photocall-a prestatuko dugu eta horretarako zuen laguntza behar dugu.

Ikasle bakoitzak bere burua sartu ahal izateko kartoi edo kartulina zati bat beharko du (behean argazkia). Gainontzeko materiala gelan daukagu prest kartulinak edo kartoiak diseinatu, marraztu, margotu eta apaintzeko!!

Mila esker!

Gutxigora beherako neurriak: 40 x 55 zentimetro




2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

INTRUMENTU BERRIA: TXIRULA

Aste Santuko oporretatik bueltan, musikan txirularekin hasi gara!  Lehen Hezkuntzan zehar joko dugun haizezko instrumentua!

Ikasturte honetako helburua SI LA SOL notak jotzen ikastea izango da. Espero dugu denon artean musika tresna honekin gozatzea!

2021(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

ESKULANA (Iñauteriak)

 Kaixo lagunak!!

Iñauteriak bertan ditugu eta asteazkenean ondoren agertzen den argazkian bezala kareta bat margotu, apaindu moztu eta jantziko dugu.

Material guztia ikastolan dugu prest baina lumak falta zaizkigu. Hortaz, bakoitzak 4 luma txiki ekarriz gero prest izango dugu guztia!!

Hementxe argazkiak:






2021(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

Elgoibarko maketak

 Kaixo lagunak,

Jakingo duzuen bezala Erdia Aroarekin amaitzeko Elgoibarko auzo, plaza eta inguruetako maketak egin ditugu. Lan bikaina egin ondoren, Ikastolako erdiko aretoan gainontzeko ikasle eta irakasleentzat erakusketa antolatu dugu.

Zer iruditzen zaizkizue gure artelanak?








2020(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

SANTA ZEZILIA

 Kaixo!


Gertu daukagu Santa Zezilia eguna. Musika instrumentu batzuk egitea bururatu zaigu. Beraz, datorren asterako hau da  behar duguna:


           
-Txitxirio (garbantzo) eskukada bat
           -Gaztatxo kaxa bat


Gainontzeko materiala Ikastolan daukagu prest!!


Hementxe argazkiak: